XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- I, Pernando...! Ba`diat, etxean, elbarritutako osaba bat.

Donostiarra dek berez, ta Ernani`raño joan nai likek gaur.

Eramango al`dek ire asto ortan...?

- Ta... - Ez adi estutu, gizona.

Aitzerik legorrena baiño legorragoa dek bera, baiñan, etxetik ateratzearren, pozik emango dizkiat pare bat duro....

ARRE, ASTOA, ARRE...! Gizon au Ernani`n utzi arte...!.

Baiñan Ernani`ra iritxi ziranean, Donosti`rako gogoa egin zitzaion gure zaldun lukurrari.

- Ez, ez, erantzun zion Pernando`k.

Ernani`raño esan degu, ta kitto...!.

- Zer kitto ta kitt-ondo...! Don Juan de Garaioa naiz ni gero...!.

- Bai e...? Don Juan de Garaioa...?
Berdin da baldin ba`da
inpernuko arraioa.

Indarrez ez baldin ba`da
ni baño geiago,
Pernando astoa-rekin
etxera dijoo...!.